martes, 21 de octubre de 2014

SUMENDIAK


Lurraren barnealdetik datozen magma eta gasak kanporatzen diren lurrazaleko irikiguneari deitzen zaio sumendi,eta baita irekigune horretatik kamporatutako materialen metaketaz sortutako tontor edo mendiari ere. Mantuko magma litosferako zirrikituetatik gora igo eta kampora irteten denean gertatzen dira semendien erupzioak.Lurrazaleko zirrikitu edo magmak egindako bideari sumendiaren tximinia deritzo, eta tximinia horren ahoari,kraterra.
Pitzaduratik ateratzen diren materialak inguruan pilaturik gera daitezke: material pilatu horiek sumendi-konoa eratzen dute.Magma sumenedi-konotik behera labaintzen da; kanporatutako magmari
laba deitzen zaio.Laba hozten denean,solidotu egiten da,eta harri bihurtu.Horrela sortzen dira magma-harriak.
Sumendiek batzuetan urte askoz irauten dute pizturik,eta beste batzuetan,lurrazaleko zirrikitua denbora baterako edo betirako itxi egin delako,itzali egiten dira.






No hay comentarios: